viernes, 18 de diciembre de 2015

Gaur zabaldu dugu

 Bilboko Gabonart Azokak ateak zabaldu ditu gaur eguerdian. Arriagako plazako egokitutako gunean egon dira Asier Alea Castaños, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kanpo Sustapenerako Zuzendari Nagusia, Bernat Vidalek, Arbasoko presidenteak, eta Itziar Bengoak, Arbasoko presidenteordeak, lagunduta. Haiekin batera, Xabier Otxandiano, Bilboko Ekonomi, Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia eta beste hainbat eta hainbat gizarte, kultural eta ekonomiko eragileak izan dira.
Arbasok, Euskal Herriko Artisau Elkarteak, 3. Gabonart antolatu du eta gaurtik urtarrilaren 5era arte izango da zabalik. Antolatzaileen esanetan “gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko. Hartara, ekimen honen inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira”. 

  Gabonart Azokak 43 erakusketari bilduko ditu. Gehienak bizkaitarrak izango dira 18, hain zuzen ere. Azokak Gipuzkoako 4 artisau izango ditu eta 3 napartarrak ere batuko dira han. Horretaz aparte, Catalunyatik 4 artisau etorriko dira Bilbora, Galiziatik 3, bat Aragoitik eta beste bi Valentziatik, bat Gaztela eta Leonetik; 3 Asturiasetik; bi Gaztela-Mantxatik, bat Madriletik, eta beste bat Balear Uhartetik.
Sektorekakori dagokionez, honakoak izango ditu Gabonartek: hamar bitxigintzakoak, lau ehungintzan arlokoak, sei beirakoak, bat metalekoak. Halaber, zeramikako sei eta zura lantzen duten bost izango dira aurtengoan. Larrugintzan lau, kosmetikarena bi, bestelakoak, papera eta kartoiak, zuntz naturalak, zeta margoztuak eta arteak ordezkari bana izango dute.
Jarduerak
Egun hauetan azoka-lekuan tailerrak antolatuko dira. Karameluak eta garrapiñadak eta baita gozokigintza egiteko tailerrak muntatuko zaizkie gazteenei, gehienbat, baina helduei zuzenduta ere bai. Baita otzaragintza eta zeramikako tailerrak egongo dira. Aurten beira puztua eta zura erakustaldiak egingo dira eta estreinakoz ehuna ere landuko da, zuzen-zuzenean.
Horretaz aparte, Gabonartek irauten duen bitartean, erosketa kupoiak zozkatuko dira.
Hemendik aurrera jakin badakizue etorri guregana eta gozatu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario