jueves, 31 de diciembre de 2015

Gabonetan ere artisautza

Aurten ere, eta bada hirugarrena, Arbaso, Euskal Herriko Artisau Elkarteak, 3. Gabonart, Gabonetako Artisau Azoka ospatzen ari da, Bilboko Arriagako plazan. 
Gabonart sektorearen erakusleiho polita izaten ari da. Guztira 43 artisau izaten dira, gehienak bizkaitarrak, hala ere, Euskal Herriko lurraldetik eta baita kanpotik ere etorri dira. Guztien artean osatzen dute Gabonart azoka, Bilboko Arriagako plazan.
Bizkaia da ordezkari gehien izango dituen lurraldea, 18 artisau, hain zuzen ere. Gipuzkoak 4  ditu eta 3 napartarrak ere dira han. Horretaz aparte, Catalunyatik 4 artisau etorri dira Bilbora, Galiziatik 3, bat Aragoitik eta beste bi Valentziatik, bat Gaztela eta Leonetik; 3 Asturiasetik; bi Gaztela-Mantxatik , bat Madriletik, eta beste bat Balear Uhartetik.
Sektorekakori dagokionez, honakoak ditu Gabonartek: hamar bitxigintzakoak, lau ehungintzan arlokoak, sei beirakoak, bat metalekoak. Halaber, zeramikako sei eta zura lantzen duten bost  dira aurtengoan. Larrugintzan lau, kosmetikarena bi, bestelakoak, papera eta kartoiak, zuntz naturalak, zeta margoztuak eta arteak ordezkari bana dute. 
Horretaz aparte, Gabonartek irauten duen bitartean, erosketa kupoiak zozkatuko dira.
Hemen daukazue gure artean dauden artisauak

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario